XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PERTSONAIAK ELKARRIZKETATZEN

ALDIZKARIRAKO ELKARRIZKETA IDAZTEN

HAUSNARTU

Dakizunez, zure transkripzioan hitzez hitz jaso behar dituzu elkarrizketatuak bat-batean esan dituenak.

Baina aldizkari batean, esandakoak bere horretan uztea ez litzateke oso egokia, idatziak eta ahozkoak ezaugarri desberdinak dituztelako.

Hori dela eta, ahozko elkarrizketak moldatu egin behar dira, beste forma bat eman behar zaie aldizkari batean argitaratu nahi izanez gero.

Forma hori ematen trebatuko gara atal honetan.

14.Gorde zure transkripzioa karpetan, eta Dina Bilbaori eginiko elkarrizketa entzungo dugu.

Grabazioa entzun ondoren, aldizkaria hartu eta irakurri 24. orrialdean Dina Bilbaori eginiko elkarrizketa.

Zertan dira desberdin?

Zer egin du kazetariak Dinak bat-batean esandakoarekin?

Arretaz egin ariketa hau, zure elkarrizketa idazteko balio izango dizu eta!

ELKARRIZKETA BAT ENTZUTEN

15. Arretaz entzun Dina Bilbaori eginiko elkarrizketa.

Zure entzunaldia esanguratsuagoa izan dadin, entzun aurretik irakurri 5. ariketako galderak.

ULERTU

16. Erantzuna eman ondoko galderei:

1. Dinaren zein bi alderdi aztertzen dira elkarrizketan?

2. Gaur egun Dinak zein kirol praktikatzen du?

Azaldu zehaztasunez zertan datzan.

Zergatik?

4. Abenturazaleek jasotzen al dute bisitatzen dituzten herrietako kulturen berri?

Dinak zer dio horretaz?

5. Zer esaten du neska kirolariei buruz?